14 martxoa 2017



Kaixo! Hemen gaude zuekin beriro, oraingoan Gizarte zientzietan egindako hormairudi ederra zuei erakusteko. Oso dibertigarria izan da eta gainera, asko ikasi dugu! Badakigu uraren zikloaren atal guztiak primeran!











25 urtarrila 2017

Kaixo eta ongi etorri gure Lehen Hezkuntzako bloggera!!

Arazo teknikoak izan ditugu eta kostatu zaigu pixkatxo bat baina...bagaude hemen!
Ikasturte berria eta bagaude Lehen Hezkuntzan! tapiza utzi dugu, bakoitza bere mahaian esertzeko. Zenbat gauza berri ikasten ari garen!

Momentuz utziko dizkizuegu orain arte egindako ekintzen laburpen bat irudietan, espero dugu zuen gustokoa izatea. Laister arte!







EUSKAL
ASTEA







Ekintza asko egin genituen aste osoan zehar eta ekitaldi nagusian txistorra eta euskal pastela jan genuen, oso gozoa zegoen!







 GURE ESKOLA ORTUA
















Olentzero eguna

23 ekaina 2016

AZKENEAN ERE! UDAKO OPORRAK IRITSI DIRA!


IKASTURTEARI BUKAERA EMATEKO ASKARI HANDIA PRESTATU GENUEN PATIOAN HAUR HEZKUNTZAKO UME GUZTIOK. PRIMERAN PASATU GENUEN! JADOTXO GUREKIN IBILI ZEN, BERAK ERE LITXARRERIAK NAHI ZITUEN JAN.





OSO ONDO PASA UDAN! IRAILEAN BERRIRO ERE IKUSIKO GARA!


BESARKADA HANDI BAT

02 ekaina 2016

 LURRASKA

ORAIN DELA GUTXI, IKASTURTEAN ZEHAR IRRIKAN ITXARON DUGUN “TXANGO BEREZIA” HELDU ZEN! OSO URDURI EGON GINEN AURREKO EGUNETAN, ETXETIK KANPO EGINGO GENUEN LO ETA; BAINA, BASERRI ESKOLARA AILEGATU BEZAIN LASTER URDURITASUN HORI AHAZTU EGIN GENUEN ETA OSO ONDO PASATU GENUEN!

BERTAN EKINTZA DESBERDINAK IZAN GENITUEN ETA PILO BAT IKASI GENUEN.

BASERRIKO ANIMALIEKIN IBILI GINEN ETA PONIZ IBILTZEKO AUKERA IZAN GENUEN. OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN!





ORTUAN LAN EGIN GENUEN.


GAUEAN, OHERA JOATEKO ORDUA AILEGATU ARTE, DISKOTEKAN EGON GINEN DANTZATZEN!



 ERROSKILAK EGIN GENITUEN!

BASERRI ESKOLAN BERTAN BASO BAT DAUKATE ETA PASEOTXO BAT EMAN GENUEN.



 HAINBESTE EKINTZAK EGIN ETA GERO, INDARRAK HARTZEA EZINBESTEKOA ZEN, NOSKI!


LAGUNEN ARTEAN PASATU GENITUEN BI EGUNAK AHAZTEZINAK DIRA!

24 maiatza 2016


GARRAIOBIDEEN ERAKUSKETA
KAIXO LAGUNAK!
HEMENTXE DUZUE GURE AZKEN LANA! GARRAIOBIDEEN GAIA AMAITU DUGU ETA BUKATZEKO, ERAKUSKETA PRESTATU DUGU!

 
BAKOITZAK ETXEAN, GURASOEN LAGUNTZAREKIN, EGINDAKO GARRAIOBIDEA LAGUNEI ERAKUTSI DIE.
 

GARRAIOBIDEAK EGITEKO DENETIK ERABILI DUGU: KARTOIA, KOMUNEKO TUTUAK, TAPOIAK… GU BAI ARTISTAK!


 

12 maiatza 2016

JADOTXOREN  EGUNA


KAIXO LAGUNAK!

ORAIN DELA GUTXI JADOTXOREN EGUNA OSPATU GENUEN. GOIZEAN, PATIORA JAITSI GINEN “TXULALAI” DANTZATZERA, BERTAN JADOTXOREKIN EGON GINEN.
 



ARRATSALDEAN, TAILER DESBERDINETAN PARTE HARTU GENUEN.

OSO EGUN POLITA IZAN ZEN!





HURRENGO ARTE!